Lorea irakasleak ariketa honetan proposaturiko pausuak jarraituz garatu dugun ariketaren prozesua isladatuko dugu hurrengo parrafoetan.
Lehenik eta behin, ariketa honen oinarriak bi izan dira, oso desberdinak beraien artean.
Batetik, bi testu idatzi landu ditugu, eta beste alde batetik, bi software didaktikoekin, ikasteko jokoekin, lan egin dugu.
Landutako bi testuak "Concepción del software educativo desde la perspectiva pedagógica" -Pablo Rios Cabrera - egilearena eta "Criterios para la elección del software educativo" -Pere Marqués Graells- egilearenak izan dira.
Testu hauek taldeko kideek irakurri ditugu, bakoitzak bere aldetik, eta irakurri eta ulermen lan bat garatu ondoren, berauetatik zenbait irizpide atera ditugu gero bi joko didaktikoen analisia eta alderaketa egin ahal izateko irizpide hauek erreferentziatzat hartuz.
Taldeko hiru kideen artean hitzaldaketa txiki baten ondoren, Izaskunek proposaturiko bederatzi irizpide eta Ikerrek proposaturiko irizpide bat hartu ditugu oinarritzat gure talde analisia egiteko, horietatik hiru lehenengo testuari zegozkiolarik, eta gainontzeko zazpiak bigarren testutik atereak.
Ondoren, Lorea irakasleak zenbait joku didaktiko utzi dizkigu ikusi genitzan eta berauekin jolas genezan, eta hauetariko bi aukeratu ditugu azkenik gure analisi konparatiboa egiteko: Oxford Essentials ingelesa ikasteko joko didaktikoa eta El Cuerpo Humano, giza zientziei buruzko joko didaktikoa, Mundo Click taldearena.
Konparaketa egin ahal izateko modu egoki bat behar genuela ikusirik, taldekideen artean edukitako hitzaldaketaren ondoren, batetik bostera doan puntuaketa taula bat egitea erabaki dugu, eta joko bakoitzarekin jolasean aritu ondoren, irizpide bakoitzarekiko puntuaketa ematea erabaki dugu joko bakoitzari, horrela emaitza eta ebaluazio objektibo bat lortu ahal izateko, eskatzen zaigun iharduera nagusia bi joko hauen analisia eta alderatzea izanik .
Txostenean isladatuko da joko bakoitzak irizpide bakoitzarekiko lorturiko puntuaketa, zeina hiru kideen arteko kontsentsuzko eta ahoz emandako iritziaren ondorioz ezarria izan da, eta horrela, aukeratu ditugun bi jokoen artean, eta markatu ditugun irizpideen gainean, emaitzarik oberena Oxford Esentials jokoak lortu du, El cuerpo Humano jokoaren gainetik, nahiz eta esan behar dugun barre haundienak El cuerpo humano jokoarekin egin ditugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario