Lehenengo ariketa praktiko honetan Xabier Etxague-ren 2004ko liburutik, bere VII. atala irakurtzea proposatu zigun Lorea Fernandez irakasleak, "Kurrikuluaren Planifikazio Didaktikoa", eta irakurri ondoren jarduera planifikatu bat egiteko eskatu zigun, azken orrian kokatutako plantila bat oinarri hartuz.
Testua irakurtzeko, bi taldetxotan banatu ginen, Iker alde batetik eta Izaskun eta Luis Mari bestetik, bi ale soilik geneuzkanez, eta irakurketa norberak modu isilean egin genuen amaieraraino.
Teoria neurri batetan asimilatu ondoren, hiruak batu ginen burutu beharreko ihardueraz ausnarketa batua egiteko.
Nabarmendu zen hirurok argi geneukala hasieratik eskaturiko jarduera DBHen eman beharreko klase bati zegokiola, hau da, bakoitzak bere arloan (filosofia edo zuzenbidean) eman beharreko klase bat planifikatzea eskatzen zitzaigula ariketa horretan.
Testua irakurtzeko, bi taldetxotan banatu ginen, Iker alde batetik eta Izaskun eta Luis Mari bestetik, bi ale soilik geneuzkanez, eta irakurketa norberak modu isilean egin genuen amaieraraino.
Teoria neurri batetan asimilatu ondoren, hiruak batu ginen burutu beharreko ihardueraz ausnarketa batua egiteko.
Nabarmendu zen hirurok argi geneukala hasieratik eskaturiko jarduera DBHen eman beharreko klase bati zegokiola, hau da, bakoitzak bere arloan (filosofia edo zuzenbidean) eman beharreko klase bat planifikatzea eskatzen zitzaigula ariketa horretan.
Gogoratu aurkezpenan genion bezela, Iker filosofia lizentzitua dela eta Izaskun eta Luis Mari aldiz zuzenbidean lizentziatuak, eta ondorioz agian, Ikerrek hasieratik nahiko argi eduki zuen egin beharrekoa, hau da, filosofia autore baten aurkezpen bat egitea, horretarako bere testu baten irakurketaz baliatuz.
Aldiz, bai Luis Marik eta bai Izaskunek, zailtasunak aurkitu genituen DBHko Zuzenbide klase bati buruzko planifikazioa egiterakoan, arrotza baitugu maila horretan nolakoak diren Zuzenbide klaseak, hau da, zein gai ikuitzen diren eta zein sakontasun mailan.
Kontua horrela egonik, hiruen artean gutxieneko pautak hitzezko elkartruke batean argitu ondoren, hau da, plantilako kontzeptuaz bakoitzak ulertzen zuena adierazi eta ulermen amankomun batetara iritxi ondoren, lantaldeko kide bakoitza bere iharduera propioa paperean idazteari ekin zion.
Aurrez esan bezela, Ikerrek nahiko argi zeukan bere klase-tipoa eta klase ordua amaitu aurretik iada paperean idatzita zeukan proposaturiko ariketaren bere emaitza, etxerako geratu zitziolarik ordenagailuz garbira pasatzea.
Izaskunek erreflexio partikular nahiko motx baten ondoren Planta Judizialaren aurkezpen bat hartu zuen gai modura, eta eskaturiko lana klase amaierako iada burututa eduki zuen, ordenagailuz idatzi eta irakasleari ondoren ematea besterik falta ez zitzaiolarik.
Aldiz Luis Marik gaia aukeratzeko orduan duda asko izan zituen, lehenik gai modura Zuzenbidearen lehen aurkezpen klasea hartu zuelarik , baina honek proposaturiko ariketan kokatzeak suposatzen zuen zailtasuna ikusirik (gaiaren zabalera eta ez zatitu nahia), azkenik, iada denboraren bi heren gainditu ondoren, beste gai bat aukeratzera eraman zuen, eta azkenik giza eskubideen aldarrikapen unibertsala, eta bertako lehen 10 artikuloetan aipaturiko eskubideetaz ihardutea erabaki zuen.
Gaia kokatu ondoren, bera planifikatzea nahiko erreza suertatu zitzaion, baina denbora agortua zenez, iada lan guztia etxean zuzenean ordenagailuz egiteke geratu zen.
Beraz, lehen ariketa honetan proposaturiko lana ia nehurri haundi batean indibiduala izan zen, taldearen babesa edukirik batez ere kontzeptuak argitu eta eskaturiko lanaren nondik norakoak argitzeko orduan, non nahiko eroso eta partehartzaileak egon ginen hirurak.
Lana egiterakoan hiruentzako bi testu bakarrik edukitzeak ez erosotasun batzuk ekarri zizkigun, bakoitzaren irakurketa erritmoa desberdina denez, eta beraz, batzuk oi baino azkarrago irakurri behar izan genuen, horrek duen alde txarrarekin edukinaz behar bezela jabetzeko, eta aldiz taldekideak testu orriak pasatzerakoan zain egon beharrak erritmo eta kontzentrazioan duen eragin ezkorrak pairatu behar izan zituen.
Esan beharra dago hiruroi ariketa honen alde positiboa etorkizun labur batean bizituko dugun egoera bat aurrebisualizatzea izan zela, DBHko klasea bere osotasunean planifikatzera behartzean, gure buruak klase hori ematen ikusi genituelako, horrek suposatzen duen guztiarekin (DBHko gazteei gure gaiaz irakastea eta klase hori emateko modu egokiena zein izan daitekeen aurrez ausnartzea guztiontzako ahalik eta esperientzia emankorrena suertatzeko, materiala, ikasleak berak, klaseko espazio fisikoaren organizazioa, eta abar...).
Eta bakoitzaren erreflexioen ondoriak, idatziz Lorea Fernandez irakasleari emango dizkiogun jarduera planifikatua ariketaren emaitzetan daude.