domingo, 14 de diciembre de 2008

5. ARIKETA. SOFTWARE DIDAKTIKOAREN KONPAREKETA.

Lorea irakasleak ariketa honetan proposaturiko pausuak jarraituz garatu dugun ariketaren prozesua isladatuko dugu hurrengo parrafoetan.
Lehenik eta behin, ariketa honen oinarriak bi izan dira, oso desberdinak beraien artean.
Batetik, bi testu idatzi landu ditugu, eta beste alde batetik, bi software didaktikoekin, ikasteko jokoekin, lan egin dugu.
Landutako bi testuak "Concepción del software educativo desde la perspectiva pedagógica" -Pablo Rios Cabrera - egilearena eta "Criterios para la elección del software educativo" -Pere Marqués Graells- egilearenak izan dira.
Testu hauek taldeko kideek irakurri ditugu, bakoitzak bere aldetik, eta irakurri eta ulermen lan bat garatu ondoren, berauetatik zenbait irizpide atera ditugu gero bi joko didaktikoen analisia eta alderaketa egin ahal izateko irizpide hauek erreferentziatzat hartuz.
Taldeko hiru kideen artean hitzaldaketa txiki baten ondoren, Izaskunek proposaturiko bederatzi irizpide eta Ikerrek proposaturiko irizpide bat hartu ditugu oinarritzat gure talde analisia egiteko, horietatik hiru lehenengo testuari zegozkiolarik, eta gainontzeko zazpiak bigarren testutik atereak.
Ondoren, Lorea irakasleak zenbait joku didaktiko utzi dizkigu ikusi genitzan eta berauekin jolas genezan, eta hauetariko bi aukeratu ditugu azkenik gure analisi konparatiboa egiteko: Oxford Essentials ingelesa ikasteko joko didaktikoa eta El Cuerpo Humano, giza zientziei buruzko joko didaktikoa, Mundo Click taldearena.
Konparaketa egin ahal izateko modu egoki bat behar genuela ikusirik, taldekideen artean edukitako hitzaldaketaren ondoren, batetik bostera doan puntuaketa taula bat egitea erabaki dugu, eta joko bakoitzarekin jolasean aritu ondoren, irizpide bakoitzarekiko puntuaketa ematea erabaki dugu joko bakoitzari, horrela emaitza eta ebaluazio objektibo bat lortu ahal izateko, eskatzen zaigun iharduera nagusia bi joko hauen analisia eta alderatzea izanik .
Txostenean isladatuko da joko bakoitzak irizpide bakoitzarekiko lorturiko puntuaketa, zeina hiru kideen arteko kontsentsuzko eta ahoz emandako iritziaren ondorioz ezarria izan da, eta horrela, aukeratu ditugun bi jokoen artean, eta markatu ditugun irizpideen gainean, emaitzarik oberena Oxford Esentials jokoak lortu du, El cuerpo Humano jokoaren gainetik, nahiz eta esan behar dugun barre haundienak El cuerpo humano jokoarekin egin ditugula.

martes, 9 de diciembre de 2008

4. ariketa. Kurrikulum ordu banaketa DBH-n

Honen bitartez Lorea irakasleak planteaturiko 4. ariketari buruzko iruzkina egingo dugu.



Ariketa honetan erabili dugun materiala hiru orritan banatutako testu idatziak izan dira, hiruak modu berdinean banaturik.

Testuak oso erlazionatuta bazeuden ere, ariketa burutze egoki bati begiratuaz, modu independiente batetan landu ditugu. Horrela, lehenengo testuaren banakako irakurketa eta ulermen kolektiboa landuz, hiru kideen artean planteatzen zitzaigun kurrikulumarekiko ordu banaketaren gaineko ausnarketa egin dugu.

Bakoitzaren sentsibilitate, gustu eta ikuspegi desberdinak kontutan hartuz , hasiera batean ez gara ados jarri ea modu egokiena den planteaturikoa kurrikulum orduak osatzeko, baina eztabaidarekin jarraituz azkenik hiruak argi eta kontsentsu osoz ulertu dugu orain harteko ikasketa planteamendu "klasikoari" erantzuten diola lehenengo testuak aurkezten duen ordu banaketak, eta konklusio horretara iritxi ondoren, planteatzen zitzaizkigun galderak modu horretan erantzun ditugu testuan bertan idatziz.

Bigarren testuaren banakako irakurketa egin ondoren, lehenengo testuarekin jarduntako modu berean aritu gera, eta ausnarketa kolektiboaren ondoren planteaturiko galderak modu amankomunean erantzun ditugu testu berean idatziz.


Eta azkenik, prozedura berdina jarraituz, irakurketa eta ulermen indibiduala landu ondoren, ikusi dugu ondorio berdinera irixten dela planteaturiko hirugarren testua, aurretik modu amankomunean taldekideek eginiko ausnarketak eraman gaituen ondorio berdinera, eta hori horrela izanik, ildo bera jarraituz erantzun ditugu planteatzen zitzaizkigun galderak, hauek testuan bertan idatziz.