martes, 6 de enero de 2009

Erabilitako Tresna Informatikoen Inguruko Ausnarketa

Asignatura honetan erabili ditugun tresnen inguruan ausnarketa egiterakoan, ezinbestekotzat jotzen dugu tresna hauek izan duten erabilgarritasuna gure lanan aurrera ateratzeko garaian. Sareak eskeintzen dituen aukerak obeto kudeatzeaz gain, dagoen informazioa sailkatu eta modu erakargarrian aurkezteko balio izan digu.
Web 2.0 motako hedabideek partehartze zuzena sustatzeaz gain, informazioa era pluralean eskuratzeko aukera ematen digu, inongo filtro ofizialik pasa gabe. Honek gure ariketetan eragin positiboa izan du, bai izan diren legeen inguruko informazioa jasotzean edo gaur egun dauden legeen inguruko eritzi interesgarriak biltzeko momentuan.
Beste aldetik sareak ematen dituen lanerako formato ezberdinek, lana partekatu eta modu antolatuan aurrera eramateko bidea ireki digu denborazko zein geografikozko mugak gaindituaz. Honen adibide da blog hau bera, zein taldekide guztiengatik osatua izan da eta edozein momentuan eraldatua izatea posibilitatzen duen.
Beste aldetik, informatikak eskeintzen dituen soluzio ofimatikoek lanak era erakargarrian eta errazean aurkezteko bideak ireki dizkigu, power-pointak adibide. Guretzako ere oso aberasgarria izan da irudiak, argazkiak zein bideoak txertatzeko aukera. Honek gure toke perstonala gehitzeaz gain, tresnen mugak noraino iritsi daitezken konturatzeko balio izan digu; eskeintzen diren posibilitateak izugarri haundiak direla argituaz.
Bukatzeko esan, klaseetan landu ditugun azken materialak, joku didaktikoak alegia, informatikaren xede pedagogikoak deskubritzera eraman gaituela. Zentzu honetan eraman daitezkeen esfortzu guztiak oso baliagarritzat jotzen ditugu, nerabe zein haurren heziketarako pauso oso egokiak eman bait daitezke.

domingo, 14 de diciembre de 2008

5. ARIKETA. SOFTWARE DIDAKTIKOAREN KONPAREKETA.

Lorea irakasleak ariketa honetan proposaturiko pausuak jarraituz garatu dugun ariketaren prozesua isladatuko dugu hurrengo parrafoetan.
Lehenik eta behin, ariketa honen oinarriak bi izan dira, oso desberdinak beraien artean.
Batetik, bi testu idatzi landu ditugu, eta beste alde batetik, bi software didaktikoekin, ikasteko jokoekin, lan egin dugu.
Landutako bi testuak "Concepción del software educativo desde la perspectiva pedagógica" -Pablo Rios Cabrera - egilearena eta "Criterios para la elección del software educativo" -Pere Marqués Graells- egilearenak izan dira.
Testu hauek taldeko kideek irakurri ditugu, bakoitzak bere aldetik, eta irakurri eta ulermen lan bat garatu ondoren, berauetatik zenbait irizpide atera ditugu gero bi joko didaktikoen analisia eta alderaketa egin ahal izateko irizpide hauek erreferentziatzat hartuz.
Taldeko hiru kideen artean hitzaldaketa txiki baten ondoren, Izaskunek proposaturiko bederatzi irizpide eta Ikerrek proposaturiko irizpide bat hartu ditugu oinarritzat gure talde analisia egiteko, horietatik hiru lehenengo testuari zegozkiolarik, eta gainontzeko zazpiak bigarren testutik atereak.
Ondoren, Lorea irakasleak zenbait joku didaktiko utzi dizkigu ikusi genitzan eta berauekin jolas genezan, eta hauetariko bi aukeratu ditugu azkenik gure analisi konparatiboa egiteko: Oxford Essentials ingelesa ikasteko joko didaktikoa eta El Cuerpo Humano, giza zientziei buruzko joko didaktikoa, Mundo Click taldearena.
Konparaketa egin ahal izateko modu egoki bat behar genuela ikusirik, taldekideen artean edukitako hitzaldaketaren ondoren, batetik bostera doan puntuaketa taula bat egitea erabaki dugu, eta joko bakoitzarekin jolasean aritu ondoren, irizpide bakoitzarekiko puntuaketa ematea erabaki dugu joko bakoitzari, horrela emaitza eta ebaluazio objektibo bat lortu ahal izateko, eskatzen zaigun iharduera nagusia bi joko hauen analisia eta alderatzea izanik .
Txostenean isladatuko da joko bakoitzak irizpide bakoitzarekiko lorturiko puntuaketa, zeina hiru kideen arteko kontsentsuzko eta ahoz emandako iritziaren ondorioz ezarria izan da, eta horrela, aukeratu ditugun bi jokoen artean, eta markatu ditugun irizpideen gainean, emaitzarik oberena Oxford Esentials jokoak lortu du, El cuerpo Humano jokoaren gainetik, nahiz eta esan behar dugun barre haundienak El cuerpo humano jokoarekin egin ditugula.

martes, 9 de diciembre de 2008

4. ariketa. Kurrikulum ordu banaketa DBH-n

Honen bitartez Lorea irakasleak planteaturiko 4. ariketari buruzko iruzkina egingo dugu.



Ariketa honetan erabili dugun materiala hiru orritan banatutako testu idatziak izan dira, hiruak modu berdinean banaturik.

Testuak oso erlazionatuta bazeuden ere, ariketa burutze egoki bati begiratuaz, modu independiente batetan landu ditugu. Horrela, lehenengo testuaren banakako irakurketa eta ulermen kolektiboa landuz, hiru kideen artean planteatzen zitzaigun kurrikulumarekiko ordu banaketaren gaineko ausnarketa egin dugu.

Bakoitzaren sentsibilitate, gustu eta ikuspegi desberdinak kontutan hartuz , hasiera batean ez gara ados jarri ea modu egokiena den planteaturikoa kurrikulum orduak osatzeko, baina eztabaidarekin jarraituz azkenik hiruak argi eta kontsentsu osoz ulertu dugu orain harteko ikasketa planteamendu "klasikoari" erantzuten diola lehenengo testuak aurkezten duen ordu banaketak, eta konklusio horretara iritxi ondoren, planteatzen zitzaizkigun galderak modu horretan erantzun ditugu testuan bertan idatziz.

Bigarren testuaren banakako irakurketa egin ondoren, lehenengo testuarekin jarduntako modu berean aritu gera, eta ausnarketa kolektiboaren ondoren planteaturiko galderak modu amankomunean erantzun ditugu testu berean idatziz.


Eta azkenik, prozedura berdina jarraituz, irakurketa eta ulermen indibiduala landu ondoren, ikusi dugu ondorio berdinera irixten dela planteaturiko hirugarren testua, aurretik modu amankomunean taldekideek eginiko ausnarketak eraman gaituen ondorio berdinera, eta hori horrela izanik, ildo bera jarraituz erantzun ditugu planteatzen zitzaizkigun galderak, hauek testuan bertan idatziz.

jueves, 27 de noviembre de 2008

3. Ariketaren Ausnarketa


















Azken lan hau burutzeko Espainiar Estatuan azken urteetan aplikatu diren lau legeen inguruko azterketa eta eztabaida planteatu digu Loreak. Lege hauen edukia aztertu genuen Loreak berak emandako materialaren bidez. Lau legeen konparaketa burutu dugu hauen ezaugarri nagusiak taula batean azalduaz. Bertan kontestu historikoa, derrigorrezko hezkuntza garaia, lege bakoitzak ezartzen duen markoa eta bakoitzaren ezaugarri adierazgarrienak konparatu eta analizatu ditugu.

Modu honetan eginda lege bakoitzaren eboluzioa ikusi ahal izan dugu eta batetik bestera emandako aldaketa nabarmenenak jaso ditugu.
Bakoitzak emandako iritziek lege guztien konplexutasuna ulertzeko balio izan digu. Honela, zuzenbideko alorretik jasotako ikuspuntuak lege bakoitzaren zentzu juridikoa argitu digu, adibidez Espainiar Estatua Europear Batasunean sartu izanak eragin argia izan zuela Hezkuntza Sistema itxi batetik (LGE) konstruktibistago batera igarotzeko garaian (LOGSE). Eta beste alde batetik, Filosofiaren alorraren inguran pil-pilean dagoen eztabaidaren aritik LOEn agertzen den Hiritartasunerako Hezkuntza asignaturaren nondik norakoak ikusi ahal izan ditugu; adibidez, Filosofia asginaturak eta Hiritartasunerako Hezkuntzak dituzten bateragarritasunak etikaren eremuan. 

Laburbilduz, lege bakoitzak duen eragina eguneroko hezkuntza praktikan erakutsi digu eta momentu historikoak eragin nabarmena duela legearen izaera eta filosofian. 

miércoles, 26 de noviembre de 2008

jueves, 13 de noviembre de 2008

Bigarren Ariketa: Manuel Area "Problemas y retos educativos ante las tecnologias digitales en la sociedad de la informacion"

 Bigarren Ariketa honetarako lana modu honetara banatu dugu: lehenik kide bakoitzak bere aldetik Manuel Area Moreiraren testu osoa (hamaika orrialde) irakurri dugu. Ondoren, hiruron artean testua komentatu ostean, eta ariketa honen helburua power point bat egitea denez, testuaren zati bakoitzaren ideia nagusiak atera ditugu testua hiru zatitan banatuz. Bakoitzak bere zatiaren ardura hartu du.
Bakoitzak lan hau etxean prestatu ondoren ostegunez bildu gara guztia power pointean aurkezteko. Bakoitzaren ekarpenak taldean erabaki dira. Ariketaren helburua power pointaren baliabideak erabiltzea zenez, testua idatzi ondoren aurkezpen ezberdinak ikusi ditugu horietako bat aukeratuz. Ondoren irudiak itxatxiz eta musika artxiboetan bilatu ondoren, aurkezpen musikal bat gehitu diogu. Emaitza gure irakasle den Lorea Fernandezi emailez bidaliz.
Oso baliagarria izan zaigu ariketa power point programarekin lehen pausoak emateko. Testua beraren edukia baliagarria izan zaigu zenbait kontzeptu ulertu eta egun hezkuntzak dauzkan erronkaz jabetzeko. 

jueves, 30 de octubre de 2008

Lehenengo ariketa (2008-10-24)

Lehenengo ariketa praktiko honetan Xabier Etxague-ren 2004ko liburutik, bere VII. atala irakurtzea proposatu zigun Lorea Fernandez irakasleak, "Kurrikuluaren Planifikazio Didaktikoa", eta irakurri ondoren jarduera planifikatu bat egiteko eskatu zigun, azken orrian kokatutako plantila bat oinarri hartuz.

Testua irakurtzeko, bi taldetxotan banatu ginen, Iker alde batetik eta Izaskun eta Luis Mari bestetik, bi ale soilik geneuzkanez, eta irakurketa norberak modu isilean egin genuen amaieraraino.

Teoria neurri batetan asimilatu ondoren, hiruak batu ginen burutu beharreko ihardueraz ausnarketa batua egiteko.

Nabarmendu zen hirurok argi geneukala hasieratik eskaturiko jarduera DBHen eman beharreko klase bati zegokiola, hau da, bakoitzak bere arloan (filosofia edo zuzenbidean) eman beharreko klase bat planifikatzea eskatzen zitzaigula ariketa horretan.
Gogoratu aurkezpenan genion bezela, Iker filosofia lizentzitua dela eta Izaskun eta Luis Mari aldiz zuzenbidean lizentziatuak, eta ondorioz agian, Ikerrek hasieratik nahiko argi eduki zuen egin beharrekoa, hau da, filosofia autore baten aurkezpen bat egitea, horretarako bere testu baten irakurketaz baliatuz.
Aldiz, bai Luis Marik eta bai Izaskunek, zailtasunak aurkitu genituen DBHko Zuzenbide klase bati buruzko planifikazioa egiterakoan, arrotza baitugu maila horretan nolakoak diren Zuzenbide klaseak, hau da, zein gai ikuitzen diren eta zein sakontasun mailan.
Kontua horrela egonik, hiruen artean gutxieneko pautak hitzezko elkartruke batean argitu ondoren, hau da, plantilako kontzeptuaz bakoitzak ulertzen zuena adierazi eta ulermen amankomun batetara iritxi ondoren, lantaldeko kide bakoitza bere iharduera propioa paperean idazteari ekin zion.
Aurrez esan bezela, Ikerrek nahiko argi zeukan bere klase-tipoa eta klase ordua amaitu aurretik iada paperean idatzita zeukan proposaturiko ariketaren bere emaitza, etxerako geratu zitziolarik ordenagailuz garbira pasatzea.
Izaskunek erreflexio partikular nahiko motx baten ondoren Planta Judizialaren aurkezpen bat hartu zuen gai modura, eta eskaturiko lana klase amaierako iada burututa eduki zuen, ordenagailuz idatzi eta irakasleari ondoren ematea besterik falta ez zitzaiolarik.
Aldiz Luis Marik gaia aukeratzeko orduan duda asko izan zituen, lehenik gai modura Zuzenbidearen lehen aurkezpen klasea hartu zuelarik , baina honek proposaturiko ariketan kokatzeak suposatzen zuen zailtasuna ikusirik (gaiaren zabalera eta ez zatitu nahia), azkenik, iada denboraren bi heren gainditu ondoren, beste gai bat aukeratzera eraman zuen, eta azkenik giza eskubideen aldarrikapen unibertsala, eta bertako lehen 10 artikuloetan aipaturiko eskubideetaz ihardutea erabaki zuen.
Gaia kokatu ondoren, bera planifikatzea nahiko erreza suertatu zitzaion, baina denbora agortua zenez, iada lan guztia etxean zuzenean ordenagailuz egiteke geratu zen.
Beraz, lehen ariketa honetan proposaturiko lana ia nehurri haundi batean indibiduala izan zen, taldearen babesa edukirik batez ere kontzeptuak argitu eta eskaturiko lanaren nondik norakoak argitzeko orduan, non nahiko eroso eta partehartzaileak egon ginen hirurak.
Lana egiterakoan hiruentzako bi testu bakarrik edukitzeak ez erosotasun batzuk ekarri zizkigun, bakoitzaren irakurketa erritmoa desberdina denez, eta beraz, batzuk oi baino azkarrago irakurri behar izan genuen, horrek duen alde txarrarekin edukinaz behar bezela jabetzeko, eta aldiz taldekideak testu orriak pasatzerakoan zain egon beharrak erritmo eta kontzentrazioan duen eragin ezkorrak pairatu behar izan zituen.
Esan beharra dago hiruroi ariketa honen alde positiboa etorkizun labur batean bizituko dugun egoera bat aurrebisualizatzea izan zela, DBHko klasea bere osotasunean planifikatzera behartzean, gure buruak klase hori ematen ikusi genituelako, horrek suposatzen duen guztiarekin (DBHko gazteei gure gaiaz irakastea eta klase hori emateko modu egokiena zein izan daitekeen aurrez ausnartzea guztiontzako ahalik eta esperientzia emankorrena suertatzeko, materiala, ikasleak berak, klaseko espazio fisikoaren organizazioa, eta abar...).
Eta bakoitzaren erreflexioen ondoriak, idatziz Lorea Fernandez irakasleari emango dizkiogun jarduera planifikatua ariketaren emaitzetan daude.